Chicagoko Estilo Eskuliburua | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Egilea(k) | University of Chicago Press |
Sorrera-urtea | 1906 |
Izenburua | A manual of style |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
Argumentu nagusia | Estilo-liburua |
chicagomanualofstyle.org… |
Chicagoko Estilo Eskuliburua (CMOS, TCM, CMS edo, batzuetan, idatziz laburtua) Estatu Batuetako ingelesarentzako estilo-gida da, 1906tik University of Chicago Press erakundeak argitaratua[1], eta Erreferentzia bibliografikoak eta aipuak idazteko Chicago estiloa zehaztu duena. Liburu horren 17 edizioek beste argitalpenen askotan erabiltzen diren idazketa- eta zitazio-estiloak definitzen dira[2]. Estatu Batuetan gehien erabiltzen eta errespetatzen den estilo-gidetako bat da[3]. Europan, estilo hau historian, humanitateetan, artean, literaturan eta gizarte zientzietan erabiltzen da sarri[4].
Gidak bereziki ingeles amerikarra du ardatz, eta argitalpen-jardueraren alderdiez arduratzen da, gramatika eta erabilera barne, baita dokumentuen prestaketa eta formatua ere. Bertsio inprimatuan eskura daiteke, estalki gogorreko liburu gisa, eta harpidetzaz, The Chicago Manual of Style[5] Online bilaketa-webgune gisa. On-line bertsioak doako baliabide batzuk eskaintzen ditu, batez ere irakasle, ikasle eta liburutegietarako.